Madagaskarrera doazen betaurreko bilketan hartu parte

Garberak Madagaskarrera eramateko betaurreko bilketa handia egingo du gaurtik aurrera. "Hazte Visible" kanpainak artikulu horietako ehundaka bildu nahi ditu, bereziki Madagaskarko haurrei laguntzeko, ezin baitira haietara iritsi. Ekintza solidario honen bultzatzailea Mikel Porto eibartarra da, Baobab GKEarekin elkarlanean aritzen dena, eta 20.000 betaurreko baino gehiago biltzea lortu ditu Senegalerako aurreko kanpainan.👓

ℹ️ Nola lagundu dezakezu? Ekarri betaurrekoak, graduatuak edo eguzkitakoak, eta utzi Harreraren aurrean (P2 sarreraren ondoan).

Garberak parte hartu zuen aurreko "Hazte visible" betaurrekoak biltzeko kanpainan, 20.000 betaurreko graduatu baino gehiago bideratu ziren Senegalera, datozen HIRU urteetarako sei zentro oftalmologikoren beharrak asetzeko haina.

📍 Helmuga berria: Madagaskar

Ezagutu herrialdearen egungo egoera:

- Biztanleriaren % 78 inguruk muturreko pobrezia pairatzen du.

- 5 urtetik beherako 2 milioi haurrek desnutrizio kronikoa dute.

- Bizi-itxaropen oso txikia dute munduko gainerako herrialdeekin alderatuta.

- Biztanleriaren bi heren baino gehiago pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira.

Gustatu zaizu artikulu hau?

Balioetsi gaitzazu HEMEN!

Madagaskarrera doazen betaurreko bilketan hartu parteMadagaskarrera doazen betaurreko bilketan hartu parte