PRIBATUTASUN ADIERAZPENA AEB-ETAKO BIZTANLEENTZAT: Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) bizi bazara, irakurri AEB-ei dagokien Pribatutasun Adierazpena, [hemen] klik eginda.

PRIBATUTASUN ADIERAZPENA AEB-ETAKO BIZTANLEAK EZ DIRENENTZAT: Irakurri Pribatutasun Adierazpena, [hemen] klik eginda.


Pribatutasun Adierazpena

Pribatutasun Adierazpen hau 2024ko Abenduak 3 eguneratu zen azken aldiz


Pribatutasun Adierazpen honek azaltzen du Tratamenduaren Arduradunek (termino hori aurrerago definitzen den moduan) [aurrerantzean, "Tratamenduaren Arduradunak", "gu", "guk", "guri" edo "gure" terminoen bidez aipatuko direnek] nola burutzen duten zure datu pertsonalen bilketa eta tratamendua, gure Newsletterraren bidalketari eta Fidelizazio Programari dagokienez (Webgunean eta App-ean daukazun Fidelizazio Konturako sarbidea barne (biei batera “Zerbitzuak” deitzen zaie)).

Kontuan izan ezazu litekeena dela berariazko beste pribatutasun politika batzuk ere aplikagarriak izatea, bisitatzen duzun Merkataritza Guneak eskaintzen dituen zerbitzuen eta, ondorioz, zure datu pertsonalekin egiten den tratamenduaren arabera. Politika horiek behar bezala jakinaraziko zaizkizu, hala badagokio (adibidez, bideozaintza sistemen kudeaketari, WiFi zerbitzuari edo bezeroen iritziei dagokienez).

Pribatutasun Adierazpen honetan, honako informazio hau aurkituko duzu:

1/ Nortzuk dira Tratamenduaren Arduradunak?

2/ Nola eskuratzen ditugu zure datu pertsonalak?

3/ Zure datu pertsonalen tratamenduaren xehetasunak

4/ Nola partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

5/ Nola babesten ditugu zure datu pertsonalak?

6/ Noiz transferitzen ditugu zure datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikotik eta Erresuma Batutik kanpo?

7/ Zure datu pertsonalak direla eta, erabil ditzakezun eskubideak

8/ Datuen transferentzia, titulartasuna aldatuz gero

9/ Pribatutasun Adierazpen honen eguneraketa

Definizioak

-        App-a: Merkataritza Guneen mugikorretarako aplikazioa eta “Westfield-en aplikazioa”.

-        Fidelizazio Kontua: Fidelizazio Programari etekina ateratzeko, Zehaztapen eta Baldintzekin bat etorriz sortu behar duzun kontu pertsonala.

-        Fidelizazio Txartela: txartel fisiko edo birtuala (zure Fidelizazio Kontuan eskuragai, App-ean eta/edo Webgunean); zure bazkide zenbakia adierazten du eta beharrezkoa da gure eskaintzak eta zerbitzuak aprobetxatzeko.

-        Fidelizazio Programa: gure Fidelizazio Programa, Europar Batasunean dauden Merkataritza Gune guztietan (honako hauetan izan ezik: Frantziako Carrousel du Louvre, les Ateliers Gaîté; eta Alemaniako Palais Vest, Gera Arcaden, Düsseldorf Arcaden, Schönhauser Allee Arcaden, NordWestZentrum, Wilma shoppen, Breuningerland Ludwigsburg, Neukölln Arcaden, Leine-Center Laatzen, Breuningerland Sindelfingen merkataritza-guneak) eta Erresuma Batuan dauden Merkataritza Gune guztietan erabil daitekeena.

-        Merkataritza Gune Gogokoena(k): zuk hautatutako Merkataritza Gunea(k). Edozein Merkataritza Gune nahi duzunean gehitu edo kendu ahal izango duzu, Fidelizazio Konturen bidez, zure nahierara.

-        Merkataritza Guneak: Europar Batasunean, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan dauden gure merkataritza-guneak. Zerrenda osoa eta dagozkien harremanetarako datuak ikusteko, egin klik [hemen].

-        Webgunea: www.westfield.com helbidean eta bere azpidomeinu guztietan kontsulta daitekeen webgunea.

 

1/ Nortzuk dira Tratamenduaren Arduradunak?

1.1 - Printzipio orokorrak

 

Zure datu pertsonalekin egiten den tratamenduaren arduradunak, tratamenduaren erantzunkide gisa ari direnak, aurrerantzean “Tratamenduaren Arduradunak” edo “gu”, honako hauek dira:

 

-        Unibail Management, 20.000.000 euroko kapitala duen sozietate anonimo sinplifikatua, helbide soziala: 7 place du Chancelier Adenauer 75016 Paris, eta Parisko Merkataritza Erregistroan 414 878 389 zenbakiarekin inskribatua

 

(“Taldeko Tratamenduaren Arduraduna”); eta

 

-        Zuk hautatutako Unibail-Rodamco-Westfield Merkataritza Gune Gogokoenaren (Gogokoenen) arduradun d(ir)en eta/edo harpidetu dituzun Newsletterrak igortzen ditu(zten)en toki erakundea(k), hala badagokio,

 

("Tratamenduaren Tokiko Arduraduna(k)", [hemen] identifikatzen diren moduan).

 

Kontuan izan ezazu Fidelizazio Programaren abantaila gehiago izatearren beste Merkataritza Gune Gogokoen bat gehitzea eta/edo beste Newsletter batera harpidetzea erabakitzen baduzu, Merkataritza Gune Gogokoen hori edo Newsletter berria Unibail-Rodamco-Westfield taldeko beste erakunde batek (batzuek) kudeatzen duen (duten) heinean, dago(z)kion toki erakundea(k) Tratamenduaren Tokiko Arduradun bihurtuko dela (direla) eta zure datu pertsonalak tratatuko ditu(zt)ela, Pribatutasun Adierazpen honekin bat etorriz, eskatutako Zerbitzuak emateko.

 

Argigarri modura, kontuan izan ezazu Fidelizazio Programako kide zaren bitartean beti egongo dela Tratamenduaren Tokiko Arduradunen bat, Merkataritza Gune Gogokoen bat (gutxienez) aukeratu behar delako. Fidelizazio Programarekin bat egitean, Tratamenduaren Tokiko Arduraduna zure atxikipen herrialdekoa izango da eta, hala badagokio, zure Merkataritza Gune Gogokoenarena Tratamenduaren Tokiko Arduradun osagarria izango da.

Harremanetan jar zaitezke Taldeko Tratamenduaren Arduradunarekin, baita Tratamenduaren Tokiko Arduradunekin ere, aurrerago, 7.6 apartatuan zehaztutako moduan.

1.2 - Tratamenduaren Arduradunen eginkizunak

Taldeko Tratamenduaren Arduradunak datuen tratamendurako hainbat akordio egin ditu, baita zerbitzuak emateko kontratuak ere, hainbat hornitzailerekin, Fidelizazio Programarekin bat egitea, Webgunea erabiltzea edo App-a deskargatzea ahalbidetzen dizuten baliabide teknikoak zure eskura jartzeko.

Taldeko Tratamenduaren Arduraduna, halaber, taldearen mailan koordinaturiko mezuak prestatzeaz arduratuko da; mezu horiek Tratamenduaren Tokiko Arduradunek edo Taldeko Tratamenduaren Arduradunak berak bidaliko ditu. Gainera, Taldeko Tratamenduaren Arduradunak Fidelizazio Programako kideek aprobetxatu ahal izango dituzten eskaintza bereziak merkaturatzea negoziatuko du hirugarrenekin.

Taldeko Tratamenduaren Arduradunak zure datu pertsonalak tratatuko ditu honako helburu hauek lortzeko, zuk hautatutako aukeren arabera:

-         Fidelizazio Programarekin bat egiten baduzu:

o   Fidelizazio Programarekin bat egitea kudeatzea;

o   Merkataritza Gune(eta)ko Zerbitzuak nola erabiltzen dituzun aztertzea, aurrerago, 3. apartatuan, xehetasunez azaltzen den moduan, eskaintza pertsonalizatuen eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen ekitaldien berri emateko;

o   Westfield markari edo Fidelizazio Programari buruzko mezuak bidaltzea.

-         Newsletterrera harpidetzen bazara, Newsletter hori bidaltzea.

Halaber, Tratamenduaren Tokiko Arduradunak (Arduradunek) zure datu pertsonalak helburu jakin batzuk betetzeko tratatuko ditu(zte), soilik zuk hautatutako aukeren arabera:

-        Fidelizazio Programarekin bat egiten baduzu, mezuak bidaltzea, zure Merkataritza Gune Gogokoenetako eskaintzen eta ekitaldien berri emateko, eta eskatu dituzun eskaintzak helarazteko eta zerbitzuak emateko (eskuragarri badaude eta aplika daitezkeen gainerako berariazko baldintzak betetzen badira).

-        Newsletterrera harpidetzen bazara, Newsletter hori bidaltzea.

2/ Nola eskuratzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuri buruzko datu pertsonalak eskuratzeko, honako bide hauek ditugu:

- zuzenean zuri eskatuta; eta/edo

- Zerbitzuak erabiltzen dituzunean:

                a) Fidelizazio Txartela erabiltzen duzunean, txartel birtuala barne, zure bisitaldian eskaneatzen bada, Fidelizazio Txartelaren erabilerari lotutako zerbitzu motari buruzko datuak (adibidez, ekitaldiak, urtebetetze oparia), hortaz, gure Merkataritza Gunera egin duzun bisitari buruzko datuak biltzen ditugu.

                b) Gure App-a erregistratutako erabiltzaile gisa erabiltzen duzunean, zure baimenarekin, zure geolokalizazio datuak biltzen ditugu, horren araberako Zerbitzuak emateko. Irakurri 3. apartatua, informazio xehea lortzearren.

                c) Gure Webgunea erabiltzen duzunean eta behar-beharrezkoak ez diren cookieak erabiltzea onartzen duzunean, onartu dituzun cookieei dagokien informazioa biltzen dugu. Erabiltzen ditugun cookieen xehetasunak [hemen] aurkituko dituzu.

Zure datu pertsonalak eskuratzeko erabiltzen ditugun metodoei buruz gehiago jakiteko, begira ezazu hurrengo apartatuan dagoen taula.

3/ Zure datu pertsonalen tratamenduaren xehetasunak

3.1- Ondoko taulan honako hauei buruzko informazio guztia aurkituko duzu:

-         Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua (Helburua)

-         Tratatzen diren datu pertsonalak (Tratatutako datu pertsonalak)

-         Zure datu pertsonalen tratamenduaren oinarri juridikoa (Oinarri juridikoa)

-         Zure datu pertsonalak gordetzeko denbora bitartea (Gordetzeko epea)

NEWSLETTERRA

Helburua

Tratatutako datu pertsonalak

Oinarri juridikoa

Datuak gordetzeko epea

Gure Newsletter pertsonalizatua helaraztea

Zuzenean eman dituzun datuak:

Eman beharrekoak: helbide elektronikoa, izena.

Aukerakoak: trataera, abizenak, telefono zenbakia, interesak (adibidez, kirola, erosketak eta abar).

Zeharbidez ematen dituzun datuak:

Gure Newsletterra ireki duzun ala ez

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Baimena

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez

 

 

 

 

FIDELIZAZIO PROGRAMA

 

Helburua

Tratatutako datu pertsonalak

Oinarri juridikoa

Datuak gordetzeko epea

Fidelizazio Programarekin bat egitea kudeatzea

Zuzenean eman dituzun datuak:

Eman beharrekoak:  izena, abizenak, helbide elektronikoa, Merkataritza Gune gogokoenak.

Aukerakoak: tratamendua, telefono zenbakia, jaioteguna, posta kodea eta, zenbait Merkataritza Zentroetarako, kasuan kasuko Merkataritza Zentroan lan egiten duzun komunikazioa eta interesak .

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Kontratua gauzatzea (hau da, Fidelizazio Programaren Zehaztapen eta Baldintzak).

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez

 

Fidelizazio Programako eskaintzak eta abantailak kudeatzea

Zerbitzuak doan eskuratzea (Zehaztapen eta Baldintzetan ezarritakoarekin bat, zerbitzuen eskuragarritasuna Merkataritza Gune bakoitzaren araberakoa izango da, beren webguneetan azaltzen den moduan, adibidez, komunak, booballoo eta abar)

 

Zuzenean eman dituzun datuak:

Fidelizazio Txartelaren zenbakia, barra kodea, izena, abizenak eta jaiotze data eta.

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Kontratua gauzatzea (hau da, Fidelizazio Programaren Zehaztapen eta Baldintzak)

 

Eskaintzak eta abantailak erabilita, datuak ez dira gordetzen.

Fidelizazio Txartela zerbitzu jakin batzuk erabiltzean eskaneatzean bada (inoiz ez komunak erabiltzean), zure bisitaren datari eta erabili dituzun zerbitzu/eskaintza motari buruzko datuak gorde ahal izango ditugu, azken harreman digitala edo Zerbitzuen erabilera izan eta hurrengo 3 urtean.

Merkataritza Gunean antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzen baduzu, parte hartze hori kudeatzea

Kontuan izan ezazu mezuak bidali ahal izango dizkizugula ekitaldietan parte hartzeko aukera ematearren (adibidez, ekitaldi batean parte hartzeko, erregistratu izana egiaztatu behar bada)

 

Zuzenean eman dituzun datuak:

Helbide elektronikoa, izena, abizenak, telefono zenbakia eta Merkataritza Gune Gogokoena(k).

 

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Tratamenduaren Arduradunen interes legitimoa, Fidelizazio Programako kideentzako ekitaldiak behar bezala antolatzeko eta kudeatzeko eta ekitaldiaren segurtasuna bermatzeko*.

 

Ekitaldia egin ondorengo 6 hilabetean.

Merkataritza Guneko aparkalekurako sarbidea erraztea helburu duten zerbitzuak ematea

 

Zuzenean eman dituzun datuak:

Matrikula, Fidelizazio Kontua sortzean ematen diren datu pertsonalak.

Zerbitzua erabiltzean ematen diren datuak: EZ DAGOKIO

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Kontratua gauzatzea (hau da, Fidelizazio Programaren Zehaztapen eta Baldintzak).

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez.

Fidelizazio Programako kideentzat antolatzen diren lehiaketa eta erronketan parte hartzea

Zuzenean eman dituzun datuak:

Fidelizazio Txartelaren zenbakia, izena, abizenak, jaiotze data, lehiaketan bertan egon daitezkeen datu pertsonalak (galderei emandako erantzunak, urrats kopurua, etab.).

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

 

Kontratua gauzatzea (hau da, dagokion lehiaketaren Araudia)

Hilabete bat, sariak irabazleei entregatzen zaizkienetik hasita

Fidelizazio Programarekin zerikusia duten mezu ez-komertzialak kudeatzea

 

Zuzenean eman dituzun datuak:

Fidelizazio Txartelaren zenbakia, trataera, izena, abizenak eta helbide elektronikoa

Telefono zenbakia (aukerakoa), Merkataritza Gune Gogokoena(k)

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Kontratua gauzatzea (hau da, Fidelizazio Programaren Zehaztapen eta Baldintzak)

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez

Mezu komertzialak kudeatzea

Posta elektronikoz eta/edo SMS bidez, telefono mugikorraren zenbakia eman badiguzu

Zuzenean eman dituzun datuak:

Helbide elektronikoa

Telefono zenbakia (aukerakoa), Merkataritza Gune Gogokoena(k)

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Baimena

 

3 urtez, azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik, edo baimena kendu arte (aurretik gertatzen dena)

Zure datuak / erabiltzen dituzun Zerbitzuen erabilerari buruzko datuak aztertzea

Ø eskaintza pertsonalizatuak helarazteko; eta

Ø dauzkazun espektatibak eta beharrak hobeto ulertzeko eta funtzio eta zerbitzu berriak garatzeko

Kontuan izan ezazu horretarako dagokion zutabean zerrendatzen diren datu pertsonalak konbinatuko ditugula, Tratamenduaren Arduradunetako bakoitzak eskuratu dituen datuak barne.

Zuk zeuk zuzenean ematen dizkiguzun datuak: zuk eman ahal diguzun informazio osoa.

Zure jardueratik ateratako datuak:

Zure baimenarekin, Webguneko jokabidea (cookieak)

Merkataritza Guneak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzea

WiFia erabiltzen baduzu, erabilera hori: Merkataritza Gunera egindako bisitaren data

Zuk Fidelizazio Puntuen Programa erabiltzea

Zure Fidelizazio Txartela Merkataritza Guneko Zerbitzuetako bat erabiltzeko edo ekitaldi batean parte hartzeko eskaneatzen denean

Tratamenduaren Arduradunen interes legitimoa, bezeroa hobeto ulertzeko, Zerbitzu eta/edo eskaintza egokiak* emate aldera.

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez

Geolokalizazioa (Merkataritza Gunearen barruan bakarrik, App-a baimendutako erabiltzaile gisa erabiltzen duzunean)

Irakur ezazu 3.3 apartatuan dagoen informazio xehatua

Zuzenean eman dituzun datuak:

Zerbitzua erabiltzean ematen diren datuak: Merkataritza Gunearen barruko kokapenaren datuak

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Baimena (App bidez emandakoa)

 

Ez dugu zure geolokalizazioari buruzko daturik gordeko

 

Gure Zerbitzuei buruzko iritzia ezagutzea

Zuzenean eman dituzun datuak: ematen ditugun Zerbitzuen balorazioari buruzko galdetegian eman dituzun erantzunak.

Tratamenduaren Arduradunen interes legitimoa, bezeroa hobeto ulertzeko, Zerbitzuak hobetzeko eta Zerbitzu eta/edo eskaintza egokiak* emate aldera.

 

Azken harreman digitaletik edo Zerbitzuen erabileratik 3 urtez

SARE SOZIALEN HORMA

Helburua

Tratatutako datu pertsonalak

Oinarri juridikoa

Datuak gordetzeko epea

Zure Edukiak gure Webgunearen edo App bidezko zabalkundea kudeatzea

Zuzenean eman dituzun datuak:

Argazkiak, bideoak

 

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

Baimena

Urtebetez, baimena lortzen denetik

PUSH JAKINARAZPENAK, WEBGUNEAREN BIDEZ BIDALTZEN DIRENAK

Helburua

Tratatutako datu pertsonalak

Oinarri juridikoa

Datuak gordetzeko epea

Push mezuak Internet bidez bidaltzea

Zuzenean eman dituzun datuak:

Izena, abizenak, helbide elektronikoa, jaiotze data

 

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

IP helbidea

Baimena

3 urtez, azken harreman digitaletik edo Zerbitzuak azken aldiz erabili direnetik edota baimena kendu arte (lehenik gertatzen dena)

 

 

 

TRATAMENDU JARDUERA GUZTIEI APLIKATZEKOA

Berariazko helburua

 

Tratatutako datu pertsonalak

Oinarri juridikoa

Datuak gordetzeko epea

Fidelizazio Programako kideen edo Newsletterrera harpidetu direnen eskaerei erantzutea, beren datu pertsonalak direla eta

Zuzenean eman dituzun datuak:

Izena, abizenak, helbide elektronikoa, Fidelizazio Txartelaren zenbakia edo NANaren fotokopia, hala badagokio

Hirugarren batek ematen dizkigun datuak:

EZ DAGOKIO

 

Lege betebeharra

 

Eskaera jaso den urte naturalean eta hurrengo 5 urteetan

NANaren fotokopia bat eskatzen bazaizu, zure identitate datuak egiaztatu eta berehala ezabatuko da

Erreklamazioak formulatzea, egikaritzea edo aldeztea

 

Erreklamazio edo auziarekin zerikusia duten datu pertsonal esanguratsuak

Tratamenduaren Arduradunen interes legitimoa, erreklamazioak* formulatzea, egikaritzea edo aldeztea bermatzeko.

 

Legezko epea, erreklamazio/auzi motaren arabera

*Gure interes legitimoei buruzko informazio xehea eskuratu nahi baduzu, bidal iezaguzu eskaera bat, 7.6 apartatuan agertzen diren harremanetarako datuak erabiliz.

3.2 Geolokalizazioa gure merkataritza guneetan

Printzipio orokorra

App bidez baimena ematen baduzu, gure Merkataritza Gunean zauden bitartean zure kokapenari buruzko datuak eskuratu eta erabili ahal izango ditugu, App-ean identifikatzen bazara, zure kokapenarekin lotutako zerbitzuak prestatzeko.

Geolokalizazioa ez da egingo, zure gailu mugikorrean deskargatu duzun App-eko ezarpenetan zerbitzu osagarriak edo berariazko funtzioa aktibatzen ez bad(it)uzu. Zerbitzu osagarri horiek edonoiz desaktibatu ahal izango dituzu, ezarpenetan sartuta.

Kontuan izan ezazu baimena ematen baduzu, berehala izango dela erabilgarria gure App-era konektatzen zaren bakoitzean eta –lehenengo konexioa egin eta hurrengo 12 hilabeteetan gure Merkataritza Gunean egingo dituzun bisita guztietarako, baimena kentzen ez baduzu.

Erronka jakinetan parte hartzeko, baliteke zure gailu mugikorrean geolokalizazioa aktibatzeko eskatuko dizugula. Kasu horretan, eskaera hori parte hartzen duzun erronkaren berariazko markoan egingo da (adibidez, gure merkataritza-guneetan egindako urratsen kopurua zenbatzeko). Edonola ere, geolokalizazioa aktibatzea ez da automatikoa izango eta beharrezkoa izango da berariazko baimena ematea.

 

Nola kudeatu geolokalizazio ezarpenak zure gailu mugikorrean

Merkataritza Gunean aurkitzeko moduan egoteko, Bluetooth funtzioa aktibatu beharko duzu zure gailu mugikorrean.

Soilik Merkataritza Gunearen planoa begiratu nahi baduzu, ez duzu Bluetooth funtzioa aktibatu beharko.

Kontuan izan ezazu ez dugula zure kokapena zehaztuko, gure Merkataritza Gunetik kanpo bazaude. Lokalizazioa zehazteko aukera Merkataritza Guneko eremu komunetan soilik instalatuta dauden Bluetooth balizen bidez aktibatzen da.

Zure mugikorraren geolokalizazioa nahi duzunean desaktiba dezakezu gailuaren ezarpenetan.

 

3.3 Kasu espezifikoa:  urrats kontagailuaren erronka

Pauso-kontagailuaren erronka jokoan zehar ahalik eta pauso gehien ematean datza. Eguneko urrats-kopurua aplikazio baten bidez kontabilizatzen da (iOSerako natiboa edo Androiderako deskargagarria). Jokoaren amaieran, merkataritza-guneak urrats gehien kontatu dituzten  parte-hartzailea edo parte-hartzaileak sarituko ditu.

Merkataritza-gune batean urrats-kontagailu baten erronka parte hartzea erabakitzen baduzu, urrats-kopurua kontatzen duen aplikazio bat duen smartphone bat izan behar duzu. Aplikazio hau jatorrizkoa da iOSerako. Androiderako, Health Connect aplikazioa deskargatu beharko duzu, eta aukeratzen duzun «Osasuna» aplikazioarekin sinkronizatu.
Hemen dituzu Health Connect aplikazioekin bateragarriak diren aplikazioak.

Erronkei buruzko arauak eskuratzeko eta egungo erronken termino eta baldintza zehatzak ezagutzeko (adibidez, zein merkataritza-gune hauta daitekeen , erronka noiz gertatzen den, saririk badagoen, etab.), kontsultatu aplikazioa.

4/ Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren Arduradun bakoitzak zure datu pertsonalak atzitzeko aukera izango du zuk hautatutako aukeren arabera (ikus aurreko 1. apartatua).

Gainera, zure datu pertsonalak honako hauekin parteka ditzakegu:

·        gure kontura eta gure jarraibideak –[hemen] zerrendatzen direnak– betez jarduten duten tratamenduaren eragileekin;

·        agintari edo erakunde eskudun guztiekin, errekerimendu judizialei edo arauzkoei, agindu, zitazio edo jakinarazpen judizialei erantzuteko, legeak betetzeko beharrezkoa den heinean;

·        edozein erakunde eskuratzailerekin, datu pertsonalak gure aktibo guztiak edo horien zati bat beste sozietate bati saltzerakoan edo eskualdatzerakoan transferitzen direnean;

·        gure aseguru etxeekin, gure abokatu eta aholkulariekin, eta auzitegi eskudunekin, lege ekintzak hasteko eta/edo gure jarrera aldezteko;

·        gure Webgunean eta/edo gure App-ean harpidetu dituzun zerbitzuen editore-bazkideak. Zerbitzu horiek bazkideek ezarritako erabilera-baldintzen arabera arautuko dira, eta zure datu pertsonalen tratamendua bazkide horien Pribatutasun Politikaren arabera burutuko da.

5/ Nola babesten ditugu zure datu pertsonalak?

Oso serio hartzen dugu erabiltzen ditugun datu pertsonal guztien segurtasuna eta zure datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartu dugu. Hori dela eta, behar bezalako segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarri ditugu, eta aipatu konpromisoa kontuan hartuta hautatu ditugu gure hornitzaileak.

Tratamenduaren eragilea den hornitzaile bakoitzarekin berariazko akordioa sinatu dugu, datuen tratamenduari dagokionez, eta bere neurri tekniko eta antolakuntzakoak, oro har, egiaztatu ditugu. Hornitzaileak zure datu pertsonalak soilik tratamenduaren eragile gisa tratatzeko baimenduta daude, Pribatutasun Adierazpen honetan xedatutakoa betez, soilik gure kontura eta gure jarraibideak betez. Aurrekoa gorabehera, Internet sarearen erabilerarekin lotutako arrisku guztiak kontrolatzeko gai ez garela eta datuen segurtasuna norberak zaindu behar duela eta teknologia horiek ondo erabili behar dituela kontuan izanik, gomendatzen dizugu adi egotea Interneteko zerbitzuen erabilerarekin lotuta egon daitezkeen arriskuei.

6/ Noiz transferitzen ditugu zure datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikotik eta Erresuma Batutik kanpo?

 

6.1 Datuak Tratamenduaren Tokiko Arduradunari transferitzea

Zerbitzuak erabiltzen dituzun moduaren arabera, bereziki, AEB-etan dagoen Merkataritza Gune baten Newsletterrera harpidetzen bazara eta/edo AEB-etako Merkataritza Gune Gogokoen bat hautatzen baduzu, zure datu pertsonalak AEB-etako Tratamenduaren Tokiko Arduradunari transferitu ahal izango dira, 1. apartatuan azaldu diren baldintzetan; herrialde horrek, Europako Batzordearen eta Erresuma Batuko Estatu Idazkariaren arabera, ez dauka datu pertsonalen babes maila egokia bermatzen duen legedirik.

Horri dagokionez, Europako Batzordearen Kontratuetarako Klausula Ereduak aplikatu ditugu gure erakundeetan (dagokionean, Erresuma Batuaren Gehigarriaren bidez aldatutako bertsioan; UK Information Commissioner edo datuak babesteko tokiko agentziak igorri du gehigarria), aipatu transferentziaren segurtasuna bermatzearren.

6.2 Datuak gure hornitzaileei transferitzea

Zerbitzuak ematen eta zure datu pertsonalen tratamenduak gure kontura egiten laguntzen diguten kanpoko hornitzaileekin lan egiten dugu. Kanpoko hornitzaile horiek beti bete beharko dituzte Pribatutasun Adierazpena honekin eta aplikagarri den legediarekin bat datozen segurtasun- eta konfidentzialtasun-betebeharrak.

Kontuan izan ezazu zure datu pertsonalak trata ditzaketen kanpoko hornitzaileetako batzuk Europako Esparru Ekonomikotik eta Erresuma Batutik kanpo daudela, Europako Batzordearen edo Erresuma Batuko Estatu Idazkariaren arabera, datu pertsonalen babes maila egokia bermatzen duen legedirik ez daukaten herrialdeetan. Hori dela eta, hornitzaile horiei dagokienez, dagozkion babes neurriak hartu ditugu, zure datu pertsonalak behar bezala babestuta daudela bermatzeko, datu horiek herrialde horietatik atzitzeko eta tratamendua egiteko orduan. Hain zuzen, Europako Batzordearen Kontratuetarako Klausula Eredu egokiak ezari ditugu (dagokionean, Erresuma Batuaren Gehigarriaren bidez aldatutako bertsioan; datuak babesteko tokiko agentziak igorri du gehigarria) edo, hala badagokio, gure hornitzaileek agintari eskudunak onartutako Enpresa Arau Lotesleak hartzen dituzte oinarri.

6.3 Datuen transferentziei buruzko informazio orokorra

Nazioarteko datu transferentziei buruz informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, aurrerago, 7.6 apartatuan adierazitako moduan.

Kontratuetarako Klausula Ereduei buruzko informazioa eskuratzeko, [hemen] klik egin.

Enpresa Arau Lotesleei buruzko informazioa eskuratzeko, [hemen] klik egin.

7/ Zure datu pertsonalak direla eta, erabil ditzakezun eskubideak

7.1 Legedi aplikagarriaren arabera, zure datu pertsonalen tratamendua dela eta, hainbat eskubide dauzkazu, dagokizun egoeraren arabera:

  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: zure datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez egiaztatzeko eska dezakezu eta, hala bada, datu horien kopia bat jaso dezakezu;
  • Zure datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea: tratatzen ditugun datu pertsonalak okerrak badira, horiek zuzentzeko eska dezakezu;
  • Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea: zure datu pertsonal guztiak edo batzuk ezabatzeko eska dezakezu;
  • Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea: zure datu pertsonalak tratatzeari kontra egin ahal diozu; Horrek esan nahi du zure datu pertsonalak tratatzeari uzteko eskatu ahal diguzula, ez badugu egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko. Zure datu pertsonalak zuzeneko marketinaren helburuekin tratatzen baditugu eta tratamendu horri aurka egiten badiozu, utziko diogu zure datuak helburu horrekin tratatzeari;
  • Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska dezakezu, bereziki, zalantzan jartzen baduzu zure datu pertsonalekin egiten den tratamenduaren zehaztasuna, zilegitasuna edo gure beharra (datu horiek tratatzeko). Kasu horretan, bidezkoa bada, zure datu pertsonalak honako hauek egiteko soilik erabiliko ditugu: erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko; beharrezkoa denean, beste pertsona fisiko edo juridiko bat babesteko; legedi aplikagarriak aurreikusten duen beste edozein helburutarako;
  • Datuak transferitzeko eskubidea: eman dizkiguzun datu pertsonalen kopia bat –formatu erabilgarrian– jasotzeko eskubidea duzu edo, bidezkoa eta teknikoki bideragarria bada, datu horiek zuzenean beste tratamenduaren arduradun bati transferitzeko eska dezakezu.
  • Frantziako herritarren kasuan soilik: zu hil ondoren zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko jarraibideak uzteko eskubidea duzu.

7.2 Zure baimena(k) kentzea

Tratamenduaren oinarri juridikoa zuk emandako baimena denean, aurreko 3.1 apartatuan agertzen den taulan xehatutako moduan (“Oinarri juridikoa” zutabea), emandako baimena(k) kendu ahal izango d(it)uzu, nahi duzunean, justifikatu beharrik gabe.

Kasu horretan, bertan behera utziko ditugu baimen horretan oinarritutako tratamendu jarduera guztiak. Kontuan izan ezazu baimena kentzeak ez duela eraginik izango kendu baino lehen emandako baimenean oinarritutako jardueren zilegitasunean.

7.3 Gure mezu komertzialen harpidetza ezeztatzea

Mezu komertzialak jaso nahi ez badituzu, bidaltzeari uzteko eskatu ahal diguzu, ondoko bideetako bat erabiliz:

> gurekin harremanetan jartzea, aurrerago, 7.6 apartatuan, adierazitako helbide elektronikoaren bidez; edo

> zure Fidelizazio Kontuaren konfigurazioa zuzenean aldatzea, hala badagokio; edo

> gure mezu guztietan agertzen den eta harpidetza ezeztatzeko balio duen estekan klik egitea.

7.4 Zure Merkataritza Gune Gogokoena(k) kudeatzea

Nahi duzunean kudea dezakezu Merkataritza Gune Gogokoenen zerrenda, zure Fidelizazio Kontuan.

Zure Merkataritza Gune Gogokoenak (Gogokoenek) bidaltzen ditu(zt)en mezuak mezuen konfigurazioko ezarpenen arabera bidaliko dira (Fidelizazio Programari buruzko informazioa bakarrik, mezu komertzialak edo mezurik ez jasotzea aukera dezakezu).

Kontuan izan ezazu Merkataritza Gune bat Merkataritza Gune Gogokoenen zerrendatik kentzen baduzu, ez duzula gune horren mezurik jasoko, mezuen konfigurazioa edozein dela ere.

- dagokion Merkataritza Guneak eskaintzen diren erronketan automatikoki baja emango zaizu.

7.5 Zure Fidelizazio Kontua ezabatzea

Zure Fidelizazio Kontua ezabatu nahi baduzu:

               > Fidelizazio Kontuko ezarpenetik zuzenean egin dezakezu; edo,

> gurekin harremanetan jar zaitezke, aurrerago, 7.6 apartatuan, adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Gure plataformak (gauzak dohaintzan emateko GEEV plataformak) eskaintzen dituen zerbitzuetan izena eman baduzu, Fidelizazio Kontua ezabatzean zure GEEV kontua automatikoki kenduko da. GEEV plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi izanez gero, zerbitzuaren hornitzailearen webgunean kontu berri bat sortu beharko duzu.

7.6 Zure eskubideak erabiltzea

Zure eskubideren bat erabili nahi baduzu, honako esteka honen bidez egin dezakezu: MyRights

Eta edozein motatako informazio garrantzitsua lortu nahi baduzu, jarri harremanetan:

> Tratamenduaren Tokiko Arduradunekin: Tratamenduaren Tokiko Arduradun bakoitzarekin harremanetan jartzeko datuak [hemen] adierazita daude; edo

> Taldeko Tratamenduaren Arduradunarekin (zure datuak babesteko ordezkaria barne), data.protection@urw.com helbide elektronikoaren bidez edo 7 place du Chancelier Adenauer, 75116 PARIS, Frantzia posta helbidearen bidez.

Zure eskubideak benetan erabiltzea bermatzearren, lehenago adierazitako helbide horietako edozeinetara idatz dezakezu, Tratamenduaren Arduradunetako edozeinek (Tratamenduaren Tokiko Arduradunak eta Taldeko Tratamenduaren Arduradunak) egiten duen tratamenduaren inguruko galderak eta eskaerak egiteko.

Eskaeran, saia zaitez argi eta garbi adierazten: (i) datu pertsonal horiek zeintzuk diren; eta (ii) eskubideetako zein erabili nahi duzun.

Halaber, eskubide jakin batzuk zure Fidelizazio Kontuaren bidez zuzenean erabil ditzakezu.

Hirugarrenen eskubideak urratzea saihestearren, aldez aurretik zure nortasuna egiaztatzeko eskubidea gordetzen dugu, horri buruz arrazoizko zalantzak izanez gero; horretarako, honako hauek eskatu ahal izango dizkizugu:

-         identifikazio datuak, hala nola Fidelizazio Txartelaren zenbakia edo jaiotze data;

-         NANa, aipatu dugun lehenengo urratsa bete ondoren arrazoizko zalantzak izaten jarraitzen badugu.

Eskaera jaso eta hilabete bateko epean erantzungo dizugu. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, beharrezkoa bada, eskabideen konplexutasuna eta zenbakia kontuan hartuta. Edonola ere, zure eskaera jasotzen dugunetik hilabeteko epean jakinaraziko dizugu erantzuteko epea luzatzeko erabakia, baita hori egiteko arrazoiak ere.

7.7 Erreklamazioak

Zure ohiko bizilekua den herrialdeari, zure lantokiari edo ustezko arau-haustea gertatu den tokiari dagokion datuak babesteko agintari eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, zure datu pertsonalekin egiten dugun tratamenduak datuak babesteari buruzko legedi aplikagarria urratzen duela uste baduzu.

 

8/ Datuen transferentzia, titulartasuna aldatuz gero

 

Unibail-Rodamco-Westfield taldeak Merkataritza Gunearen edo gunearen operadorea, kudeatzailea edo jabea den sozietatearen bat-egitean, eskuratzean, desegitean edo salmentan (gune osoaren salmenta edo horren zati batena) parte hartzen badu, Fidelizazio Programako kidea bazara edo Newsletter batera harpidetu bazara, zure datu pertsonalak transferitzeko eskubidea izango dugu. Transferentzia hori jakinarazi behar bada edo legedi aplikagarriaren arabera zure baimena beharrezkoa bada, jakinarazpena bidaliko zaizu edo baimena emateko aukera eskainiko zaizu.

 

9/ COOKIEEN KUDEAKETA eta JARRAIPENA EGITEKO TRESNAK

 

Gure webgunea bisitatzen duzuenean edo gure App-ean sartzen zarenean (aurrerantzean, "Webgunea"), guk edo gure bazkideek cookieak eta antzeko teknologiak erabil ditzakegu zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzeko.

 

Zer dira cookieak eta jarraipenerako tresnak?

 

Zerbitzuan sartzen zaren moduaren arabera, jarraipenerako tresna batzuk edo besteak erabiltzen dira.

 

Webgunean, cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu (hala nola pixel, web beacons eta abar). Webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean instalatzen diren testu-fitxategi txikiak dira cookieak. Webguneak funtzionatzeko edo era efizienteagoan ibiltzeko, zure gailua ezagutzeko eta nabigazioari buruzko informazioa gordetzeko (adibidez, hizkuntza, letra-tamaina, beste aukera batzuk eta zure jarduerari buruzko informazioa) erabiltzen dira askotan. Pixel (edo beacons) direlakoak, aldiz, zerbitzu batean txertatuta dauden kodeak dira eta zure nabigatzaileari edo gailuari buruzko informazioa zerbitzari batera bidatzen dute. Pixelen eta cookieen funtzioa antzekoa da, baina pixelak ez dira beti nabigatzailean oinarritzen. Pixel bat daukan zerbitzu bat atzitzen duzunean, pixelak bidea ematen digu, guri edo beste bati, zure nabigatzailean cookieak jartzeko edo irakurtzeko edota zure nabigatzaileari edo gailuari beste datu batzuk biltzeko.

 

APP-ean nabigatzailean oinarrituta ez dauden teknologiak erabiltzen ditugu, hala nola softwarea garatzeko kit-ak (SDK). SDK direlakoak hirugarrenek argitaratutako kode-blokeak dira eta funtzio jakin batzuk eskaintzen dituzte. Aplikazioen teknologiak cookie eta pixelen antzeko helburuekin erabiltzen dira eta zure nabigatzaileari edo gailuari buruzko informazioa biltzeko baimena eman diezagukezu guri edo hirugarren bati.

 

(Jarraipenerako tresna horiei guztiei batera "Cookie eta Tresnak" edo "Cookieak" deituko diegu pribatutasun-politikan)

 

Cookieen erabilera

 

Askotariko cookieak instalatu ahalko ditugu, honako helburu hauekin:

 

·        Behar-beharrezkoak

 

Cookie eta Tresna horiek ezinbestekoak dira *** funtzionamendurako eta ezin dira desgaitu gure sistemetan. Normalean, zuk egiten dituzun ekintzei erantzunez instalatzen dira, adibidez, pribatutasun-lehenespenak konfiguratzeko, saioa hasteko edo formularioak betetzeko zerbitzuen eskaera egiten duzunean. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu, cookie eta teknologia horiek instalatzen direla ohartaraz zaitzan edo blokea ditzan; hala ere, azken kasu horretan, webguneren atal batzuek ez dute funtzionatuko.

 

·        Errendimendua.

 

Cookie eta Tresna horiek bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko aukera ematen digutenez, gure Webgunearen errendimendua neurtu eta hobetu dezakegu. Haiei esker, jakin dezakegu orrialdeetako zeintzuk diren bisitatuenak eta zeintzuek jasotzen duten bisita gutxien, eta nola mugitzen diren bisitariak Webgunean zehar.

 

·        Funtzionalak.

 

Cookie eta Tresna horiei esker, Webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobea eskain ditzake. Guk geuk edo gure web orrietan txertatu ditugun zerbitzuen hornitzaileek instalatuak izan daitezke. Cookie horiek onartzen ez badituzu, baliteke zerbitzu horiek ez funtzionatzea edo behar bezala ez ibiltzea.

 

·        Segmentazio-cookieak.

 

Gure publizitate-bazkideek gure Webgunearen bidez instala ditzakete Cookie eta Tresnak horiek. Bazkideek zure interesen araberako profil bat egiteko eta beste webgune batzuetan profil horren araberako iragarkiak erakusteko erabil ditzakete segmentazio-cookieak. Cookie eta tresna horiek onartzen ez badituzu, iragarki orokorragoak, segmentazio maila baxuago bat dutenak, erakutsiko zaizkizu.

 

·        Sare Sozialak

 

Cookie eta Tresna horiek gure Webgunean txertatu ditugun sare sozial jakin batzuek instalatzen dituzte. Zure nabigatzailea beste webgune batzuetan jarrai dezakete eta zure interesen araberako profil bat sortu, bisitatzen dituzun beste webgune batzuetan erakusten dizkizun eduki eta mezuetan eragina izateko. Cookie horiek onartzen ez badituzu, baliteke zerbitzu horiek erabili edo ikusi ezin izatea.

 

Cookie eta Tresnekin zerikusia duten aukerak

 

Gure Webgunea erabiliz gero, guk cookie horiek erabiltzea onar dezakezu. Zure aukerak gehienez ere 6 (sei) hilabetez gordeko dira. Cookieekin lotutako lehenespenak kudeatzeko modu bat baino gehiago daukazu:

 

Cookieak eta Tresnak kudeatzeko gure tresna

 

Gure Webgunean eskura dagoen Cookie eta Tresna kudeaketarako moduluaren bidez, guk eta gure bazkideek Cookieak gure Webgunean nola erabiltzen ditugun kontrola dezakezu. Cookieak nahi duzunean onartu, baztertu edo desgai ditzakezu cookieen kudeaketarako moduluan botoi egokian klik eginez, behar-beharrezko Cookieak izan ezik, horiek webgunea erabiltzeko ezinbestekoak direnez, ezin baitira desgaitu.

 

Kaliforniako legearen arabera, Kalifornian bizi direnek beren datu pertsonalak beste batzuei ez "saltzea" edo besteekin ez "partekatzea" aukeratzeko eskubidea dute. "Saltzea" hitza zentzu zabalean definitzen da, baliozko gauza baten truke egiten den zabalkundea barnean hartzeko; halaber, "partekatzea" terminoa zentzu zabalean definitzen da, kontsumitzailearen jardunaren bidez bildutako datu pertsonaletan oinarritutako publizitate segmentatuaren truke egiten den zabalkundea barnean hartzeko. Norbera baztertzeko eskubidea erabil dezakezu dagokion aukera aktibatuz.

 

Zure nabigatzaileko softwareak ematen dizkizun aukerak

 

Bestalde, nabigatzaile gehienek cookieen webguneetako ezarpenak kudeatzeko aukera ematen dute; horretarako, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu behar da.

 

Zure nabigatzailea konfigura dezakezu:

 

- Cookie guztiak automatikoki baztertu edo onar ditzan

 

- Cookie propioak eta/edo beste batzuenak baztertu edo onar ditzan

 

- Cookieren bat instalatu baino lehen abisua bidal dezan, zuk cookie hori onartu ala baztertu nahi duzun erabakitzeko.

 

Beharbada, zure nabigatzailearen "Laguntza" funtzioaren bidez ikus dezakezu nola egiten den.

 

Bestela, ondoko estekak begiratzen baduzu, jakingo duzu nola kudeatu cookieen konfigurazioa webguneetan gehien erabiltzen diren nabigatzaileetan:

 

·        Chrome (https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en)

·        Internet Explorer (http://windows.microsoft.com/en-US/windows-vista/Block-or-allow-cookies)

·        Mozilla Firefox (https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-websitepreferences?redirectlocale=en-US&redirectslug=Enabling+y+desactivación+de+cookies)

·        Safari (https://support.apple.com/fr-fr/guide/safari/sfri11471/mac)

 

Gainera, zure nabigatzailean Google Analytics erabiltzea nahi ez baduzu, hau egin dezakezu:

 

·        Google Analytics nabigatzaileetan desgaitzeko osagarria instalatu; hemen deskarga daiteke: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout.

·        Iragarkien konfiguraziora jo

·        Mugikorrentzako iragarkien konfiguraziora jo

·        Iragarkietatik norbera baztertzeko kontsumitzaileentzako Network Advertising Initiative sistemarekin bat egin, esteka honen bidez: http://optout.networkadvertising.org/#!/

 

Horrez gain, beste online zerbitzu batzuk erabil ditzakezu, zure ordenagailuan edo telefono mugikorrean instalatutako publizitate-cookieak kudeatzeko: http://www.youronlinechoices.com/

 

 

10/ Pribatutasun Adierazpen honen eguneraketa

 

Pribatutasun Adierazpen hau behar den unean aldatu edo eguneratu ahal izango dugu. Pribatutasun Adierazpen honen edozein aldaketa linean argitaratu ondoren jarriko da indarrean.

 

Aldaketa hori jakinarazi behar bada edo legedi aplikagarriaren arabera zure baimena beharrezkoa bada, Pribatutasun Adierazpenaren bertsio eguneratuan jasota dagoen edozein tratamenduri dagokionez, jakinarazpen hori bidaliko zaizu edo baimena emateko edo ukatzeko aukera eskainiko zaizu, zure datu pertsonalen tratamendua beste modu batera egiteko.